Nordic Walking

Ipar martxa (Nordic Walking) iraupen kirola edo aire libre motako ariketa da, skian erabilitakoen antzeko bastoien laguntzaz eta bulkadaz baliaturik

20. mendeko 30. hamarkadan kokatzen da kirol honen hastapena, Finlandian iraupen eskialarien udako eta udazkeneko iharduera edo entrenamendu gisa
sortua izan zen, eskian erabili ohi diren antzeko makilen laguntzaz baliatuz, hortik bere izena.

Ipar martxarekiko lehenengo erreferentzi dokumentalak honako finlandiar hauei dagokie: Mauri Repo, berau Nordic Walking delakoaren sortzailetzat hartzen denari, Leena Jääskeläinen, Viherlaakso (Helsinki) Eskolako irakasleari eta Tuomo Jantunen, Suomen Latu elkartearen zuzendariari.

1997. urtean Exel izeneko iparraldeko fabrikatzaileek Marko Kantaneva finlandiarrarekin harremanetan jarri eta bastoi egoki batzuk sortu zituzten ipar martxarekiko teknika berri bat sortuz. Eskurako heldulekua garatuz behin bastoiak egokituta, Ipar Martxa aurkeztu zen Finlandian 1997an, Sauvakävely izenarekin (¨bastoiekin martxa”).

2.000.ean International Nordic Walking Federation (INWA) eta 2005.ean, International Fitness Association (INFO) sortu ziren. Lehenengoak 10 urratsetako Metodologia garatuz eta bigarrenak ALFA-247 teknika.

Onurak

Martxa nordikoaren jarduera fisiko erregularrak beste erresistentzia edo iraupen kirol entrenamenduen antzeko efektu edo ondorioak dauzka, hala nola:

  • Giza gorputzeko giharren %90a lantzen da
  • Gaitasun aerobikoa eta oxigenoaren gehieneko kontsumoa gehitzen dira
  • Erresistentzia fisikoa eta psikologikoa hobetzen dira
  • Immunitate-sistema sendotzen da
  • Zahartze prozesua mantsoarazten da

Informazio gehiago

Teknika

NW, osasuna

NW, Orokorra