Apirilaren 22a, Gorbeia_Sarria Natur Parkea, Las Burbonas itzulbidea

Ibilbide zoragarri hau Parketxean hasi eta pinudi eta Douglas abeto basoetatik mendebaldeko Burbonas deritzon gailurrera joango gara, pixkana eta xamur igoz.
Altubeko pagadia zeharkatuko dugu, Euskal Herriko haundienetakoa eta ondoen kontserbatutakoa, hau guztia, Gorbeia bistan eta ingurune ikusgarrian.
Baias izeneko bide zidorretik jaitsiko gara eta Baias ibaiaren ildotik Parketxera iritsiko gara.

  • Autobusaren irteera: Usabal kiroldegoa, Tolosa. Ordua: 9:00
  • Tarteko geltokia, Altamira futbol zelaia (Ordizia). Ordua: 9:15
  • Itzuleraren ordua: 17:00
  • Topagunea: Gorbeia_Sarriako Parketxearen aparkalekuan
  • Distantzia: 15,48 km
  • Iraupena: 4,5 ordu (anoialdia barne)
  • Denetariko altuera aldea: 442m
  • Zailtasuna: ibilbide luzea
  • Otordua: Parketxean bertan, ez dago tabernarik
  • Autobusaren prezioa:
    • bazkideak: 10€
    • gainontzekoak: 15€

Izen ematea: 602 332 536 telefono zebakira Telegram mezu bidez.
Azken eguna: apirilaren 15a

Antolatzailea: Oriaibaia Nordic Walking Elkartea